Manifiesto en Euskera

AHOTS BAKAR BATEZ

Estatu osoko musikagileak biltzen dituzten erakunde ezberdinen izenean Adierazpen hau izenpetzen dugunok, ondorengoak adierazi nahi ditugu:
Gure interesen defentsarako elkarlanean jardun nahi dugu, musika sortzen duten profesionalek jasaten dituzten arazo larriak salatzeko eta arazoen amaiera (berehalakoa izatea, kasu batzutan) eskatzeko.

Zalantzazko etorkizunari aurre egin ahal izateko, pertsona nahiz profesional modura jasaten ditugun gabezien (endemikoak batzuk) irtenbideak bilatu nahi ditugu:
gizarte aurrezaintza eta betebehar fiskalak, beste batzuen artean.
Iraganean bizi ordez, etorkizuna prestatuko duen gaur egunean bizi nahi dugu. Hau egin ahal izateko, guk egiten dugun lana eta estatuko kultura-jardueretan dugun aholkularitza-izaera onartu beharko dute industriako, erakundeetako, administrazioko eta gizarteko hainbat eragilek. Eta, gainera, herrien arteko egonkortasunerako, aurrerapenerako eta akordiorako berme bakarra kultura dela ere onartu beharko dute.

Sortzaileen eskubideak babesteko eta administrazio-lanak egiteko, sostengu osoa eman nahi diogu talde-kudeaketa sistemari. Eta lanen eta euren erabileraren babeserako, promoziorako eta kontrolerako tresna bakar eta eraginkorrena dela azpimarratu nahiko genuke.

Azken finean, orain arte baztertu izan zaigun gure langile izaera erdietsi nahi dugu, eta baita taldearen kontzientzia soziala ere, egoera bidezkoagoak eta duinagoak lortzeko asmoz, gure lanaren ekoizpenak kontratatu eta negoziatzen ditugun eragile horiekin elkarrizketak sortu ahal izateko: argitaratzaileak, ekoizleak, erakunde publikoak, errepertorioen erabiltzaileak, konpainia diskografikoak, programatzaileak, eragile artistikoak, etab.

Honakoak izango dira gure lehen helburuak:

  • Argitarapen-kontratuen berehalako eguneratzea eskatu; baita kontratu-mota bateratzea adostu ere.
  • Autore, musikari eta artisten soldata irregularrak kontuan hartuko dituen eta lanegoera ezegonkorrari amaiera emango dion gizarte aurrezaintzarako sistema etazerga-erregimen bereziak sortzeko eskatzea.
  • . Edozein moduko pirateria kulturala, sortzaileen etorkizun profesionalaren aurkako ekintza kriminaltzat hartzea eta indarrez gaitzestea; eta horrelako materialakerostea delituzko egintzatzat hartzen ez badira ere, egintza arduragabekotzat jotzea.


Guzti honegatik, Musika Interpretatzaileen eta Egileen Erakundeen Sarea (ROAIM) osatu dugu, eta hemendik aurrera talde osoaren lanerako eta komunikaziorako multzo dinamikoa izango da. Lehen aipatu diren arazoak antzematea eta bakartzea, eta egoeraren analisia egin ondoren, hizketakide onargarriei konponbide posibleak aurkeztea izango du ezaugarri nagusia.

Helburu hauek lortzeko izango ditugun tresnak hauek dira: elkarrizketa, negoziazioa, salaketa, eta behar izatekotan, lehen aldiz elkartuta eta ahots bakarraz jardutea.